2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

Lehenengo asteko gogoeta

Informatikaren inguruko irakagai hau nire interesekoa dela badakit, informatika beti izan baita nire gustuko arloa. Hala ere, oso trebea ez naizela esan behar dut.

Aste honetan saio teoriko bat eta bi saio praktiko izan ditugu. Saio teorikoan ezagutzazko gizarteari buruz aritu ginen eta egia esanda, ez nuen horren inguruko ideiarik, hori dela eta, nire burua nahiko galduta ikusi nuen.

Praktikan ordea, blogari buruz mintzatu ginen. Ez naiz sekula horrelako gauzetan aritu, baina nire neba informatikoa izanda, behin baino gehiagotan horretan aritzen ikusi dut. Oraingoan ordea, ni izango naiz blogaren arduradun. Beraz, nire aldetik posible den guztia egingo dut blog honek arrakasta izan dezan.

Esperientzia berri honek, irakasgaiarekin batera, aukera emango dit informatikaren inguruan gehiago jakiteko eta gure gizartearen gertatzen diren aldaketak hobeto ulertzeko.

Hemendik aurrera blog honetan astero klase teoriko nahiz praktikoan egindakoaren inguruan hausnarketa bat egingo dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina