2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

PLE-aren definizioa

PLE-a oinarritzen den teorietako bat konektibismoa da. Adell eta Castañeroren iritzitan, konektibismoa era digitalerako ikaskuntzaren teoria bezala definitzen da. Hau azkeneko urteetan ikaskuntzan inpaktu gehien izan duen teoriatako bat da.  Konektibismoa teoria ezberdinen ideiak jasotzen ditu: kausaren teoriarenak, konplexutasunarenak eta auto-antolakuntzarenak.  

Daunsek (2006) jakinduria konektiboaren kontzeptua aipatu zuen, hau da, jakinduria ez dagoela inon lokalizatua eta ondorioz ezin daitekeela era hutsean transferitu; jakindurian, esperientzian eta interakzioan oinarritutako konexio sarea da. Konexio horiek gure PLE-ari esker antolatzen eta agertzen dira. 

Siemensek (2005) konektibismoaren oinarriak zehaztu zituen eta  Castañedarekin batera honela laburbildu zuen: jakinduria iritzi ezberdinei lotuta dago. Ikasteak, nudo eta informazio iturri espezializatuak konektatzean datza. Gaurkotzea, jarduera konektibista guztien helburua da. Erabakiak hartzea berezko ikaskuntza prozesua da.

Ikuspuntu pedagogikotik, Adell eta Castañedak diote PLE-a ondorengoa dela: es un conjunto de herramientas, fuente de informacion, conexiones y actividades que cada persona utiliza de forma masiba para aprender". 

Beraz, PLE-a ikasleak erabiltzen dituen estrategietan, prozesuetan eta esperientzetan  oinarritzen da. 



Bibliografia:
"Nuevos escenarios de aprendizaje digital ( 2.ª edicion)" mooc-etik ateratako apunteak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina