2016(e)ko urriaren 22(a), larunbata

PLE-aren jatorria

Noiz eta nondik sortzen dira?
2007an gure ingurunean horien inguruan hitz egiten hasi, hala ere, autore askoren arabera betidanik existitu izan dira. Ikasle guztiok beti izan dugu bat, nahiz eta horren inguruko kontzientziarik ez izan. Interneten zabalkuntzak, batez ere sare sozialen zein WEB 2.0ren zabalkuntzak, PLE-aren inguruko gogoeta zabaldu du.

Norentzat?
Ikasleentzat dela pentsatu izan da. Ikasleok gure PLE-ak sortu behar ditugu kontziente izateko ikasteko zer behar dugun edo zer erabiltzen dugun. Hala ere, Caberok dio, PLE-ak ikasleengan zein irakasleengan eragina duela. Baina zergatik? PLE-ak sortzeak, filosofia aldaketa eragiten duelako hezkuntzan, estrategia metodologiakoak aldatzera. Ikasleek nola ikasten duten ikusi behar dugu, ondoren euren bidea erraztu ahal izateko. Beraz, irakasleei antolakuntza organizatiboa aldatzera daramatzate.
Hauek definitzeko bi bide daude:

  •          Teknologikoa edo  instrumentala: tresneria nola erabili behar dugun aztertzen da.
  •    Didaktikoa edo pedagogikoa: estrategikoki PLE-a eraikitzeko kontuan zer izan behar dugun.  PLE-aren eraikuntzan bi alderdi dira garrantzitsu:
    •    Ikaslea bere ikaskuntzaren jabe izatea 
    •     PLE-a betirako ikaskuntza horretan baliabide interesantea izatea. 




Bibliografia: 
"Nuevos escenarios de aprendizaje digital ( 2.ª edicion)" mooc-etik ateratako apunteak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina