2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Hirugarren asteko gogoeta

Klase magistralean, lehenengo aurkezpena izan genuen. Ikaskide hauen gaia "5 urteko haurrak mezu elektronikoak idazten" zen. Lan hau egiteko irakasleak emandako testua landu behar izan zuten eta horretaz gain, eurek aurkitutako informazioaz baliatu ziren. Herrialde batzuetan erabilitako metodoak azaldu zituzten eta horretarako bideo batzuez baliatu ziren.


Aurkezpena asko gustatu zitzaidan, ikaskideek aurkeztutako proiektua, peluxeena, erabat interesgarria iruditu zitzaidalako. Ez nekien eskoletan halako proiektuak lantzen zituztenik.

Lehenengo praktikan didaktikaren ikuspuntutik story birds-en inguruan mintzatu ginen . Web orrialde hau asko gustatu egin bazitzaidan ere, desabantaila asko dituela aipatu beharra dut. Batetik istorioa erabat mugatuta dago; web orriak berak irudiak ematen ditu eta pertsonaia berekin oso irudi gutxi eskaitzen ditu. Beraz sormenerako aukera askorik ez du ematen. Bestetik, ingelesez dago. Gurea ez den hizkuntza batean aritzea hori hobetzeko baliagarria bada ere, zailtasunak ere baditu; azken finean web orrialdeko hitz asko ez ulertzera eramaten gaituelako. Hau guztia kontuan izanda,web orrialde hau lehen hezkuntzan, hirugarren ziklokoentzat soilik aproposa dela esango nuke.

Ondoren calameo  deituriko web orrialdean sartu ginen. Honetan ipuinak sortu daitezke, irteerei buruz idatzi, etab. Amaitzeko, liburuak jeisteko orrialde batean aritu ginen. Nik ez dut asko irakurtzen normalean, beraz azkeneko web orrialde hau niretzat ez da oso baliagarria. Gainera irakurri egiten dudanean, nahiago dut liburu originala esku artean izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina