2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Laugarren asteko gogoeta

Klase magistralean bi aurkezpen izan genituen. Lehenengo aurkezpenekoek egungo gizartea eta eskolaren ezaugarriak azaltzen hasi ziren, gure gizartea teknologiaren menpe dagoela jakinaren gainean utziz. Erabat ados nago eurek esandakoarekin, gaur egun, denok neurri batean teknologiaren beharra dugulako.

Teknologia dela eta, hezkuntza sistema berriztatu dela adierazi zuten. IKT-ak eskoletan txertatu dira eta horrek arazoak sortu ditu zenbaitetan, izan ere, irakasle askok ez dakite teknologia modu egokian erabiltzen. Praktika aldian aritu nintzenean, irakasleak teknologia ez menperatzea erabat normala zela ikusi ahal izan nuen. Egia da, irakasle helduek gazteek baino zailtasun gehiago izaten dituztela hauek menperatzeko, izan ere, ez dira teknologien artean hazi. Hala ere, praktika aldian, gazteek ere hauek menperatzeko zailtasunak dituztela ikusi ahal izan nuen. Beraz, irakasleok, teknologiek gidatutako gizarte honetan rol garrantzitsu bat izaten jarraitu nahi badugu, asko ikasteko dugu oraindik.

Bigarren taldea haurrek interneten aurki ditzaketen arriskuei buruz aritu zen. Nire ustez, erabat normala da gurasoek beldur izatea umeek sarean aurkitu dizateketenari buruz, komunikabideetan geroz eta gauza gehiago entzuten direlako umeek sareetan izaten dituzten arazoei buruz. Beraz, umeek sarean zer egiten duten kontrolatu beharko genuke eta askatasun gehiegirik ez eman. Txikitatik sarean ondo aritzen irakatsi behar zaie; norberaren datuak edonon edo edonori ez ematen, ezezagunekin ez hitz egiten, etab.





Praktikan irakasleak APA-ko arauei jarraituz bibliografia nola egin behar dugun azaldu zigun. Orain arte irakasle bakar batek ere ez digu halakorik azaldu, nahiz eta lanetan gaizki egiten genuela ikusten zuten. Lan ia guztietan bibliografia egin behar dugula kontuan hartuz, bai orainaldirako  bai etorkizunerako azalpen hau oso baliagarria izan dela uste dut.

Ondoren word-a landu genuen. 

Informazioa bilatzean, bibliografia gordetzeko modu desberdinak ikusi genituen. Nik orain arte, bibliografia word batean apuntatzen nuen, baina irakasleak on-line-n gordetzeko moduak irakatsi zizkigun. Horretarako hiru orri desberdin aztertu genituen: Delicious, Digo eta Konnote. Lehenengo orrian, harpidetu beharra dago eta ezkerreko aldean, "link"jartzen duen tokian, gure linkak gordetzeko aukera ematen digu. Modu pribatu nahiz publikoan gordetzeko aukera dugu. Horretaz gain, link horren garrantzia edo interesa gogoratzeko, azalpen txiki bat jarri dezakegu.

Bideo asko ikusi genituen eta horien ezaugarriak aztertu genituen. Lehenengo "Los grandes educadores" deituriko bideoa ikusi genuen. Horretan agertzen zen soinua oso lasaia zen, lo geratzeko modukoa. Gainera autore eta autore horiek esandako esaldi asko agertzen ziren, behin eta berriro hitz desberdinez gauza bera adieraziz. Bideo bera hainbat aldiz ikus genuen, baina soinu eta modu desberdinean kontatuta,



Geroago " Por cuatro esquinitas de nada" bideo ikusi genuen. Hau ere, oso modu desberdinetan kontatu daitekeela ikusi genuen. Batzuetan musika agertzen zen, beste batzuetan ordea, istorioa ume batzuen ahotsez kontatuta zegoen; bideo bakoitzak bere ezaugarriak zituen, bideoa berezi eta gainontzekoetatik bereizi egiten zuena.



Amaitzeko "El maltrato sutil" ikusi genuen. Honen helburua entzulea hunkitzea da eta horretarako ahots eta erregistro egokia erabiltzeaz gain, istorioarekin bat datozen irudiak aukeratu ditu egileak.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina