2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

Amaierako gogoeta

Lauhilabetaldia amaitu da eta honekin bloggari bukaera emateko momentua ailegatu da. Polita eta laburra izan da, gertakizun eta jakintza berriez beterik.

Hasieran esan nuen bezala, irakasgaia uste bezain interesgarria izan zaidala esan beharra dut. Oraingoan informatika beste ikuspuntu batetik landu dugu, orain arte, nik behintzat, ezagutzen ez nuena. Lehen Hezkuntzako gradua denez, hezkuntzara bideratuta dago informatika. Hori dela eta, haien berri ez nuen hainbat programa ezagutu dut. Horietako asko etorkizunean erabiliko ditudala ziur nago; ikasitakoa ez da alferrikakoa izango.

Bestetik, gauza berriak ikasteaz gain, orain arte ezagutu nahi izan ditudan hainbat gauza ikasi ditut, bibliografia gordetzeko weborrialdeak adibidez.

Oso gustura sentitu naiz irakasgai honekin. Egin beharreko ariketak egiteko denbora nahikoa izan dugu beti eta horrek besteen erritmora moldatu behar ez izatea ahalbidetzen du. Gainera, ariketa horiek banaka nahiz taldeka egiteko aukera izan dugu, hori dela eta, ariketa bat konplexua iruditu zaigunean edo nahi izan dugunean, bikoteka egin dugu. Hau eskertzekoa da, ni ez naizelako oso trebea informatikarekin zerikusia duten gauzetan.

Agian urte osoko irakasgaia izatea komenigarria izango litzateke, gure gizartea honekin lotura zuzena duelako. Baina honek ez nau kezkatzen, aurrerago antzeko irakasgai bat izango dugulako eta teknologien erabilera berriez ikasteko aukera izango dugulako.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina