2014(e)ko abenduaren 21(a), igandea

Zortzigarren asteko gogoeta

Ikt-ko azkeneko klase magistralean, hiru aurkezpen izan genituen. Talde batek PLE eta MOOC kontzeptuez hitz egin zuen eta gainerako biek IKT-en erabilerari buruz. Kide batzuek euren gaia guri, entzuleei, galderak eginez aurkeztu zuten. Hau dinamikoagoa izatea ekarri zuen eta gure arreta nabariagoa izatea lortu zuten.

Praktikari hasiera emateko, mugikorrean erabiltzen ditugun programa desberdinen inguruan mintzatu ginen. Horien artean, QR agertu zen. Hauek kode batzuk dira eta kode bakoitza weborrialde bati dagokio. Mugikorrek kode horiek deszifratzeko aplikazio bat eskaintzen dute eta aplikazio horiek kameraren bidez kodeak enfokatzea eskatu egiten digute. Behin enfokatzean, kode horren weborrialdera eramaten gaituzte. Hauek geroz eta komunagoak dira gure gizartean ikustea, beraz, gure blogean jartzea gizartearekin batera aurrera egitea suposatzen du. Guk Unitag weborrialdeari esker, gure blogeko kodea egin genuen. Eskumaldean ikusi dezakezue nirearena.

Ondoren, infografiari buruz mintzatu ginen. Hau testuen aurkezpen bisuala da eta modu grafikoan agertzen diren deskripzio, narrazio eta interpretazioak parte hartzen dute horretan. Infografia hitza, ordenagailuen bidez eginiko irudiei erreferentzia egiteko erabili egiten da askotan.

Infografiari loturik, Easel deituriko web orrialdean aritu ginen. Honen bidez altxorraren bilaren antzeko jolasa asmatu genuen. Ez zitzaidan asko kostatu weborrialdea, Lehen Hezkuntzan erabiltzeko nahiko zaila iruditu baitzitzaidan. 

Geroago wordleri buruz mintzatu ginen. Hau asko gustatu egin zitzaidan eta bere erabilera eskolan argi ikusi nuen. Irakasleek edozein eduki lantzeko erabili ditzakete eta gainera umeek interes handiz eta motibazioz erabiliko dute. Nire ustez honek duen abantaila adierazgarrienetarikoa bertan erregistratu behar ez izatea da. Orain arte behatu ditugun weborrialde gehienak bertan erregistratzea eskatu egiten ziguten eta horrek askotan arazoak sortzen ditu; pribatutasun arazoak.   

Antzeko programa batzuk ere ikusi egin genituen.

Amaitzeko, modulu lan batzuen aurkezpenak izan genituen. Talde bakoitzak funtzionatzeko modu bat duela ikusi ahal izan dugu. Honekin zer adierazi nahi dut? Euren artean oso desberdinak izan direla.  Talde askori gertatu zaigun moduan, ahotsa gaizki entzuten zen eta hau eguraldi eta material eskasari esker da ( behintzat gure kasuan).Hala ere, argi dago guztien atzean lan asko dagoela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina