2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

Zazpigarren asteko gogoeta

Aste honetako klase teorikoan bi aurkezpen izan ditugu, gainerako klase guztietan bezala. Oraingoan ere talde batek, kurtsoan zehar hainbeste aldiz entzun dugun Web 2.0-ri buruz aritu dira. Web 2.0-ren historiaren eta erabileraren inguruan mintzatu dira, baita web 1.0 eta 2.0-ren desberdintasunen inguruan. Amaitzeko eta nire ustez adierazgarrienetarikoa, aditu batzuen iritziz, web 3.0 hamarkada honetan garatu egingo dela adierazi ziguten. Esaten da, Web 3.0ak adituen itzulpena eragingo duela, baina hori oraindik ikustear dago.

Bigarren aurkezpena ordea, e-learning-ari buruzkoa izan da. Hau kanal elektronikoaren bidez distantzian egindako irakaskuntza birtuala da. Horretarako emailak, eztabaidarako foroak, webguneak, etab bezalako aplikazioak beharrezkoak dira, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren euskarri bezala. Beraz, esan dezakegu, hauei esker ez dela ikasleen eta irakasleen arteko harreman fisikoa behar; hauek etengabe komunikatuta egon daitezke. E-learning baten adibide dugu, guk hainbeste aldiz erabili izan dugun moodle.

Klase praktikoan hot potatoes erabiltzen ikasi ginen. Hau ordenagailuan instalatuta genuen eta programa honen bidez, ariketa desberdinak sortzeko aukera izan genuen. Hasiera batean, kide batekin sinonimoen ariketa bat sortzen hasi nintzen, baina ez genuen bere erabilera ondo ulertzen. Hitzak zutabe batean jartzen genituen eta beste zutabe batean euren sinonimoak, baina antza denez ez genuen ariketak eskatzen ziguna zuzen osatzen. Azkenean egitea lortu genuen.


Ondoren, bakoitzak gurutzegrama bat egitea pentsatu genuen. Nik asmatutako gurutzegraman, pista bat ematen da, asmatu beharreko hitza zuzen jartzeko.

Hot potatoes programa asko gustatu zitzaidan eskolan erabiltzeko. Ariketa hauen bidez ikasleek aukera dute euren hiztegia aberasteko eta landutako edukiak indartzeko. Argi dut etorkizunean nire ikasleekin erabiliko dudan programa dela, hori bai, beti nire ikasleak lehenengo eta bigarren ziklokoak badira; izan ere, ez dut uste oso aproposa denik hirugarren zikloan erabiltzeko.


Ondoren movie maker erabiltzen hasi ginen. Hau noizbehinka bideoren bat egiteko erabili izan dut, beraz, egin behar genuen ariketa egiteko ez nituen zailtasunak izan. Kartel bat hartu egin behar izan genuen eta horrekin bideo bat eratu. Horretarako kartela zati txikiagotan deskonposatu behar izan genuen paint-aren bidez. Gero Movie maker programak eskaintzen dituen efektuak ezarri nizkion ahalik eta politen geratu zedin eta amaitzeko abesti bat jarri  nion bideoari; baina momentuan bideorako musika aproposa ez nuenez, Youtube-tik abesti bat hartu behar izan nuen. Ondorengo bideoa da nik sortutakoa:


Azkenik, Spreaker radio-n aritu ginen. Hau gure ahotsa grabatzea ahalbidetzen duen programa da. Bi kiderekin aritu nintzen ariketa hau egiten eta gure burua ipuin bat kontatzen grabatu genuen. Momentuz gutxi erabiliko dudan weborrialdea dela uste dut, ez baitut inoiz ahots grabaketarik egiten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina